KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ABENDUAK 13. VALENTIN LARREA YTURBE OROITZEN

MUSIKA

Abenduak 13

VALENTIN LARREA YTURBE  OROITZEN

Pianorako kontzertua

Modelo Aretoan

20:00

60 min.

8€

 

Kontzertu honetan, Valentín Larrea Yturbe (Gabiria 1876 - Pamplona Iruñea 1970)  konpositore eta piano-jotzailearen obrak joko dira .

Musiko ezaguna eta miretsia, bere ibilbide artistikoa  Iruñea-Pamplonan  garatu zuen; 50 urtez

( 1890-1940)  Nuevo Casino Eslavako piano-jotzailea izan zen, eta, XX. gizaldiko lehen hamarkadetan, soka eta pianoko   Quinteto Aramendia iruindar talde ezagunaren partaidea.

Oso saritua izan zen bere garaiko musika-lehiaketetan eta bere obra askotarikoa da:  pianorako, sokarako, txisturako, musika korala, erlijosoa...

Valentin Larreak harreman berezia izan zuen Zarauzko herriarekin. Bere alaba María Luisa Larrea  bertan ezkondu baitzen 1929an, José  Mª Berazadi zarauztarrarekin.

Urtero Zarautzen pasatzen zituen oporrak alabaren etxean.

Mateo Mujika Urrestarazu obispoa (Idiazabal 1870- Zarautz 1968) oso laguna zuen, eta Zarauzko egoaldietan bere etxera joaten zen pianoa jotzera.

 

Errepertorioko pianorako pieza aukeratuak joko dira, baita Zarautz Abesbatzak abestuko duen  musika koralerako  konposizio bat  ere.

 

 

Piano-jolea: Itxaso Aristizabal

ZARAUTZ Abesbatzaren laguntzarekin

 




Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz