TOKIA:
KulturaZarautzwww.kulturazarautz.org

AGENDA  ikusi agenda [+]

Ekitaldiak


Gizonezko eta mutil hezitzaileentzat ikastaroa

Datak:
  • Azaroak 10, Larunbata 09:30 13:30
Lekua: Etxezabala
Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak eta Zarauzko TOKA Gizon taldeak hezitzaile mutilentzat antolatu dugun ikastarora gonbidatu nahi zaitugu.

Azaroaren 10ean egingo dugun goiz osoko tailer honetan, Zarauzko haur eta gazteen hezitzaile aritzen garen gizonak bildu nahi ditugu.

Asko gara, haur eta gazteekin aisialdian aritzen garen hezitzaileak, kirolean, aisialdiko taldeetan, bertsolaritzan eta beste hainbat jardueratan, eta gure ekarpena garrantzitsua da haur eta gazteen bizitzan, haien harremanetan eta bizimoduan eragina dugu, batzuen erreferente izan gara, egoera zailetan gure babesa eskaintzen diegu...

Hezitzaile izateaz gainera gizonak gara, eta bakoitzaren berezko ezaugarri pertsonaletatik haratago, guztiok jaso ditugu gizon eta hezitzaile izateko hainbat eredu zehatz.

4 orduko saio honetan, gizon izateko izan ditugun erreferenteez hitz egingo dugu, gizon izateko gutako bakoitzak duen ikuskeraz, jaso ditugun ereduez, eta noski, gure haur eta gazteei helarazi nahi dizkiegun eredu eta jarrerez.

Eguna: azaroak 10, larunbata.
Ordutegia: 9:30-13:30.
Tokia: Etxezabala.
Izen ematea: berdintasuna@zarautz.eus.
Bideratzailea: TOKA Zarauzko gizon taldea.

Gizonezko eta mutil hezitzaileentzat ikastaroa


 

 

 

 
XXVII. XABIER LIZARDI SARIA

 


 

 

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz